Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza arloan, ikastaro ezberdinak antolatu ditu Fraisoro eskolak. Horietako bat da 'Negutegietan eta baratzeetan landatutako funtzio-anitzeko landareak. Prebentzioa eta Osasuna zure uztetarako' izenekoa. Helburua landare multifuntzionalak zer diren ezagutzea da, izurriteak prebenitzeko, landare-osasunerako erabiltzeko eta beste erabilera batzuetarako (sendagaiak, gatronomikooak, ongarriak…) eta beraien ahalmen ekonomikoa ere aztertzea. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, batez ere baratzezain profesionalentzat. Otsailaren 9an eta 11n emango dira klaseak 15:30etatik 19:30etara bitartean (8 ordu denera). Matrikulak 40 euroko kostua du eta irakasle lanetan Clara Gutierrez egongo da. INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66 | fraisoro@fraisoroeskola.eus
Ordutegi finkoa duen ikastaroa, bideokonferentzia bidez (Meet). Urtarrilaren 26etik otsailaren 17ra, 15:00-19:00. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa. Matrikula: 50 euro. Informazio gehiago eta izen-ematea: fraisoroeskola.eus | fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66
Urnietako txoko berezienak ezagutarazi nahi dira egutegian. Hori dela eta, herria bera izan da aurtengo gaia. Egilearen emozioak, esperientziak, bizipenak, historia eta leku jakin horrekin daukan lotura afektiboa argazkiaren ardatz dira. Orotara, hamahiru argazkik osatzen dute egutegia.