Winston Copeland nauzue, nere etxeko bigarren magorik trebeena (bakarrik bizi naiz, baina horrek ez du axola). Garrantzi handiko misioa agindu didate aurten ere Larraulen. II. Mikro-ipuin lehiaketako sariak banatzea, alajaina! Zuen laguntza behar dut misio horretarako. Izan ere, sariak nire kapela barruan gorde nituen eta orain ez ditut topatzen. Tira, ziur naiz zuen laguntzarekin Larraulgo misioa beteko dudala! Gogoan izan, otsailaren 12an, 17:00 etan Larraulgo Zimenteioan izango naiz.
Imanol Iribarren andoaindarraren zuzendaritzapean, euskal musika tradizionala erritmo latino eta jazz armonikoekin uztartzen du Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak. Sarrera: 12 euro [EROSI SARRERAK]
Ordutegi finkoa duen ikastaroa, bideokonferentzia bidez (Meet). Urtarrilaren 26etik otsailaren 17ra, 15:00-19:00. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa. Matrikula: 50 euro. Informazio gehiago eta izen-ematea: fraisoroeskola.eus | fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66
Urnietako txoko berezienak ezagutarazi nahi dira egutegian. Hori dela eta, herria bera izan da aurtengo gaia. Egilearen emozioak, esperientziak, bizipenak, historia eta leku jakin horrekin daukan lotura afektiboa argazkiaren ardatz dira. Orotara, hamahiru argazkik osatzen dute egutegia.
Amasa-Villabonako Udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan.