Ordutegi finkoa duen ikastaroa, bideokonferentzia bidez (Meet). Urtarrilaren 26etik otsailaren 17ra, 15:00-19:00. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa. Matrikula: 50 euro. Informazio gehiago eta izen-ematea: fraisoroeskola.eus | fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66
Urnietako txoko berezienak ezagutarazi nahi dira egutegian. Hori dela eta, herria bera izan da aurtengo gaia. Egilearen emozioak, esperientziak, bizipenak, historia eta leku jakin horrekin daukan lotura afektiboa argazkiaren ardatz dira. Orotara, hamahiru argazkik osatzen dute egutegia.
Amasa-Villabonako Udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan.