Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza arloan, ikastaro ezberdinak antolatu ditu Fraisoro eskolak. Horietako bat da 'Ohiko nekazaritza-ustiapena ekologiko bihurtzea'. Helburua ekologikoan lan egiteko gakoak ikastea da: ziklo naturalak ekoizpen-sistemetan sartzeko metodologia. Aurrez aurreko ikastaroa da, batez ere baratzezain profesionalentzat. Martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean eskainiko dira klaseak 15:30etatik -19:30etara (16 ordu denera). Matrikulak 50 euroko kostua du eta Clara Gutierrez izango da irakaslea. INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66 | fraisoro@fraisoroeskola.eus
Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea, martxoaren 12ra bitarte. Haurrei, gazteei zein helduei zuzenduriko hitzordua da.
Sormen lehiaketa: “Guztiok izan beharko genuke feminista” liburuaren inguruan. Liburutegiarekin elkarlanean. Lanak aurkezteko epea: martxoaren 1etik 18ra.
Fraisoro eskolak 'Ohiko nekazaritza-ustiapena ekologiko bihurtzea' izeneko ikastaroa antolatu du, batez ere baratzezain profesionalentzat. Ikastaroa martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean izango da, Clara Gutierrez irakaslearen eskutik. Informazio gehiago: fraisoroeskola.eus | fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 69 21 66. Fraisoro eskola.Martxoak 2, 3, 9 eta 10. 15:30-19:30.