Fleming Herri Eskolak eta Amasa-Villabonako Udalak 5 urterako hitzarmena sinatu dute

Flemin Herri Eskolako arduradunak eta Amasa-Villabonako Udaleko ordezkariak. Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.

Guztira 85.000 euroko udal laguntza jasoko du Fleming Herri Eskolak. 15.000 euro eskola publikoaren mantenu lanetarako bideratuko dira eta 70.000 euro eraikuntzen erreformetarako.

Maite Izagirre alkateak adierazi duenez, "pozgarria da lortutako akordioa. Ahobatezko eta hainbat urtetako izaerak estabilitatea eskaintzen dio Fleming ikastetxeari eta ezarritako kantitate ekonomikoak orain dela legealdi batzuetatik hona ekarri diren arazoak konpontzeko balioko dute. Akordio horrek lehenaldi eta geroaldi bat ezartzen du udalak hezkuntzarekin duen konpromisoan".

Pasa den astean alderdi politiko guztiak, udalaren ordezkaritzarekin batera, kolaborazio akordioa sinatu zuten Fleming Herri Eskolarekin. Aurreko udazkenean EAJ-PNV eta EE-PSEk onartutako 2019ko udal aurrekontuak egokitzat hartzen dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!