Behar Zanako pilotariak bikain

Ainhoa Gil 2019ko mar. 12a, 11:44

Maila bikaina erakutsi dute Behar Zanako pilotariek, Gipuzkoako pilota txapelketan. Lau finaletatik hiru irabaztea lortu zuten, joan zen larunbatean.

Irurako trinketean, goizean, Kadeteen finalak jokatu ziren eta Iraola-Jauregi bikoteak 40-14 galdu zuten beraien partida, beraz, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Leporaino betetako Irurako trinketean ere, arratsaldean jokatu ziren 3 finaletan berriz Behar Zana izan zen nagusi.
 
Eskuz binaka nagusien 2. mailako finalean Lizaso eta Urbietak 40-30 irabazi zuten Taberna-Aranburu EPLEko bikotearen aurka. Partida polita, gogorra eta borrokatua izan zen eta ordu eta laurdeneko partidaren ondoren, txapela eta 1. mailan jokatzeko txartela lortu zuten.
 
Ondoren, 1.mailako finala jokatu zen eta Maiz-Guruzealdek, 40-37 irabazi zuten Loitegi-Esnaola Urnietako bikotearen aurka. Partida orindik estuago eta borrokatuagoa izan zen hau. Tanto bikainak ikusi ziren eta pilotazaleak pozarren geratu ziren ikuskizunarekin.
 
Jaialdiko hirugarren partida Xare finala izan zen, nagusi mailan hau ere, eta Lopetegi-Moncada Behar Zanako bikoteak 40-22 erraz irabazi zuten Irurako Ametsako ordezkari Apeztegia-Sainzen aurka.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!