Aranerrekan eta kiroldegi atzekaldean baranda berriak ipini ditu Amasa-Villabonako Udalak

Aiurri 2019ko mar. 20a, 15:31

Montajes Garra S.L. enpresa zizurkildarrak burutu ditu lanak, 18.214,13 euroko aurrekontuarekin. Osatuz Herrigintza planaren barruan egin den ekintza da.

Administrazioaren azkeneko baimenak lortu ondoren, egurrezko baranda bat jartzeko lanak amaitu dira Etxeondo auzoko Aranerrekako ubidea bideratzen duten hormen gainean. Egurrezko estruktura, N-1eko limitetik autobiaren lur azpiko igarobideraino ipini da. Ekintza horrekin, segurtasun handiagoa bermatzeaz gain, itxura estetikoa hobetu du.

Horrez gain, kiroldegiaren atzealdean, Legarretako zubitik Remi Ayestaran pasealekuko hesi metalikoraino dagoen ibilbidean ere egurrezko estruzktura berri bat jarri da, Oria ibaiko ubidearen ziurtasun ezak sortzen dituen egoerak saihesteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!