'VAgera herri bat', Amasa eta Villabona eskutik lotuta

Ainhoa Arozena 2019ko mai. 4a, 11:41

Amasa-Villabonako historiaren pasarte ugari orainera ekarri zen atzo gauean 'VAgera herri bat' ikuskizuneko lehen emanaldian. Dantza, kantua, musika, bertsoa edota antzerkia uztartuz, Gaztelaren konkista, Amasa eta Villabonaren arteko batasuna, Karlistadak, industrializazioa, Errepublika edota Gerra Zibila antzeztu zituzten protagonistek. Goxo, zainduta, hilabetetan egindako lan handiaren emaitza izan zen atzokoa. Txalo zaparrada beroa jaso zuten ikusleen aldetik. Gaur, maiatzak 4, bigarren saioa eskainiko dute, ordu eta leku berean; 22:00etan, Olaederra kiroldegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!