'Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak' ikastarorako izen-ematea zabalik

Aiurri 2019ko mai. 7a, 10:36
Argazkia: Bertsozale Elkartea.

UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitako eskaintzen artean, Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izeneko eskola eskainiko da abuztuaren 22 eta 23an Donostiako Miramar Jauregian.

Izen-ematea zabalik dago; denbora dago, baina maiatzaren 31 baino lehen izena emanez gero, UIKek eskaintzen duen prezio berezian egin daiteke matrikula.

 

 Alberto Irazu, Harkaitz Zubiri, Iratxe Retolaza, Jon Maia, Josu Amezaga, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran adituek hartuko dute parte; bigarren egunean, arratsaldean, komentatutako bertso saioa ere izango da Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolarien eta Maite Berriozabal gai-jartzailearen eskutik.

Informazio gehiago

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!