Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin Andrestoki eta Aztaingo bidea asfaltatuko dira

Aiurri 2019ko mai. 22a, 12:27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Sailak, Andrestoki eta Aztain baserriei sarbidea ematen dien Fraisoro bideko goiko zatia konpondu eta asfaltatzeko diru-laguntza garrantzitsua eskaini berri duela jakinarazi da Amasa-Villabonako Udaletik.

“Errepideetako Sailak, urte askoan egoera txarrean zeraman eremu hau berritzeko udalak egindako diru-laguntza eskariari positiboki erantzun dio.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 31.400 € ordainduko ditu eta kantitate horrek, Udalak datorren hilabeteetan egingo den konponketa lanetarako bideratutako fondo propioen laguntza modura balioko du. Bide honen berregokitzapena, legealdi honetan Amasamendin (Sandra, Lizarraga...) egin diren besteei gehitzen zaio. Zenbakiak ikusita, aurreko urteetakoekin alderatuta, landa eremuko bideetan egindako inbertsioak nabarmenki handitu dira”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!