Behar Zana elkartearen 73. urteurrena

Aiurri 2019ko mai. 29a, 10:11

Datorren ostiraletik igandera, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, Behar Zana elkartearen 73. urteurreneko ospakizunak burutuko dira. Antolatzaileek, elkarteko bazkide nahiz herritar orori luzatu die ekintzatan parte hartzeko gonbitea.

Maiatzak 31, ostirala
17:30 Txupinazoa bolatokian.
17:30 Bola tiraldia ume eta helduentzat.
18:00 Sagardo dastaketa. Erraldoi eta buruhandiak Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldeak alaituta.

Ekainak 1, larunbata
10:00 Xake txapelketa Behar Zana elkartean.10:00 Pilota eskolako haurren txapelketaren finala Beharzana pilotalekuan.
14:00 Pilota eskolako haurren bazkaria elkartean.
16:30 Pilota jaialdia: Neskak palaz, zesta punta eta eskuz binakako partidak Beharzana pilotalekuan.
20:15 Bazkideen afaria.
23:15 Danborrada herrian zehar.

Ekainak 2, igandea
09:00 Diana Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen eskutik.
11:00 Errebote partida: Behar Zana-Txost.
14:30 Gonbidatuen bazkaria elkartean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!