Kilometroak 2020

Pintxo Tertulia ostiralean, Kilometroak jaiaren eredu berriaren inguruan

Aiurri 2019ko mai. 29a, 10:32
Pintxo Tertuliaren lehen edizioa, Txermingo ikastolako jangelan.

Zubimusu Ikastolako komunitateak, Kilometroak jaiak etorkizun hurbilean garatu nahi duen izaera berria landuko du ostiralean, maiatzak 31, Pintxo Tertuliaren bigarren edizioan. 

Garrantzia handiko hiru esparru landuko dituzte, hala nola; ekonomia, partaidetza eta komunikazioa. Bestalde, gazteen artean ekintzailetasun aktiboa uztartzen ere saiatuko dira. "Guztion proiektua izanik, guztion partehartzea estimatuko genuke. Anima zaitez zure ekarpenak eredu berriari ematera!", bertaratzeko gonbitea luzatu dute.

Ostiral arratsaldean, Txermingo Ikastolako jangelan emango zaio hasiera tertuliari 18:00etan. Bertaratzeko asmoa dutenei, maiatzaren 30a baino lehen konfirmatzea eskatzen diete antolatzaileek: 943 692 321 / zubimusu@ikastola.eus.

Pintxo Tertuliaren luzera 90 minutukoa izango dela aurreikusten dute eta haurren zaintza zerbitzua eskainiko da tarte horretan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!