Fleming Herri Eskolako ikasleek inguruko mendietara egin dute irteera

Aiurri 2019ko eka. 5a, 11:20

Helburua inguruko parajeak ezagutzea eta naturaz gozatzea izan da. Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak joan ziren mendira maiatzaren 31n.

Ziklo bakoitzak bere ibilbidea egin zuen. Lehen ziklokoak Adunara joan ziren; bigarren ziklokoek Fraisoro, Ateaga ingurutik egin zuten mendi buelta eta hirugarren ziklokoak Loatzora igo ziren. Arratsaldean guztiak eskolan elkartu ziren nekatuta, baina, aldi berean pozik. Eguraldia lagun, egun ederra igaro omen zuten.

[Argazki gehiago]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!