I. Emakume Topaketa, jatorri ezberdineko emakumeen topaleku

Ainhoa Arozena 2019ko eka. 17a, 09:57

Lurgatz talde feministak I. Emakume Topaketa antolatu zuen larunbatean. Hainbat tailer burutu zuten goizean zehar eta Saharako emakumeek haima ere jarri zuten Berdura plazan, besteak beste, tea dastatzeko. Amasa-Villabonan bizi diren lurralde ezberdinetako emakumeek eginiko jakiak dastatu zituzten bazkaritarako eta arratsaldean, dantzaldi pribatua izan zuten Aljibean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!