Arantxa eta Izaskun Amiano ahizpek omenaldi beroa jaso dute

Ainhoa Arozena 2019ko eka. 29a, 15:24

Oria merkatarien elkarteak antolatuta, omenaldi hunkigarria jaso dute eguerdian Arantxa eta Izaskun Amiano ahizpek, 35 urte eta gero, Kale Nagusiko Amaiur lurrin-denda itxi dutenean. Dantzari, txistulari, erraldoi, merkatari, Udaleko kide nahiz herritar ugarik hartu du parte ekitaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!