09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako Txistulari taldearen eskutik.
10:00 VIII. Eskulangintza azoka, Malkar plazan.
11:00 Artisau azoka txikia, Berdura plazan. 15:00ak arte.
11:30 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta.
12:30 Pick a Bear musikariaren zuzeneko emanaldia, Txistulari plazan. Artisau garagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera egongo da Beertoki eta Onddo Gazte Asanbladaren eskutik.
13:00 Andoaingo Gora Kaletxiki bandaren emanaldia, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin, Gurea antzokian.
16:00 Bola tiraldia helduentzat Behar Zana elkarteko Bola taldeak antolatuta, Olaederrako bolatokian.
16:30 Pala emakumezkoak binaka, paleta goma binaka eta eskuzko nagusien Santio Txapelketa, Bearzana pilotalekuan.
19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.