Mikel Kazalis musikariak eskerrak eman dizkie Beertokiko lagunei

Aiurri 2019ko uzt. 4a, 10:57
"Kazalis" artisau garagardoa latetan sartu berritan. Argazkia: Beertoki.

Beertokiko kideek "Kazalis" izena eman diote beren bigarren artisau garagardoari. Donostiako Gross Brewery garagardo-lantegian aurkeztu zuten garagardoa ekainaren 28an. Uztailaren 18tik 21era Villabonako garagardo azokan egongo da "Kazalis" dastatzeko aukera, 18:00etatik aurrera.

Facebook sare sozialean ondorengo esker mezua bidali die Beertokiko lagunei Mikel Kazalis musikariak: "Omenaldi hau herriko plazan estatua bat jartzea baino hobea da, zalantzarik gabe. Mila esker, Beertoki".

Oraingoan garagardoa latetan merkaturatu dute. Lata beltz kolorekoa da, eta bertan agertzen diren hitzak Mikel Kazalisen kantuetakoak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!