Santiotan kantari ekimeneko entsegua, ostegunean 19:00etan

Aiurri 2019ko uzt. 17a, 11:38

Bihar, uztailak 18, Santiotan kantari ekimeneko entsegua izango da. Baina Irrintzi elkartearen Garagardo azokari hasiera emango zaionez, ordubete aurreratu eta 19:00etatik 20:00etara izango da biharko saioa, Kultur Etxean.

Uztailaren 27an, kalez kale dantzan eta kantuan ibiliko dira Santiotan kantari ekimeneko parte hartzaileak. Bazkarirako izena biharko entseguan bertan eman daiteke.

Azken entsegua, entsegu orokorra, uztailaren 23an izango da, arratsaldeko 19:30ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!