Santioak 2019

Emakumezkoen pala txapelketako finalak jokatuko dira arratsaldean

Aiurri 2019ko uzt. 28a, 09:00
Argazkiak: Behar Zana elkartea.

Etxaniz-Gonzalez eta Emeren-Irene bikoteek jokatuko dute Santiotako pala txapelketa Bearzana pilotalekuan, 16:30ean hasita. 

Bigarren finala, pala gomaz binaka izango da. Hauxek bi bikoteak: Otaño-Loitegi eta Ayerza-Luixa.

Hiurgarren finalean eskuz binaka nagusiek jokatuko dute federatu mailan. Guztira, 20 bikotek hartu dute parte eta finalean sailkatu dira Adonis-Aranguren (Zazpi Iturri-Amezketa) eta Urbieta-Esnaola (Behar Zana). Txapela janzten duen bikoteak gabonetako elite torneoko VIII. Antton Pebet memorialean jokatzeko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!