Astelehenerako prentsa agerraldia deitu du Villabonako Udalak

Aiurri 2019ko uzt. 26a, 15:15

2018ko ekainaren 28an, Leongo probintzian dagoen Matallana de Valmadrigalen, Villabonako bikotea hil zuen autoko gidaria behin-behineko askatasunean utzi du epaileak. Villabonako Udalak agerraldia deitu du astelehenerako bere irakurketa plazaratzeko, 19:30ean.

Donejakue bidea bizikletaz egiten ari zirela harrapatu zituen gidari batek bikotea eta beren semea. Gidariak ihes egin zuen, eta, zoritxarrez, bikotea hil egin zen. Gidariak biderkatu egin zuen legezko alkohol-tasa. Gidaria atxilotu egin zuten eta duela aste batzuk behin-behineko askatasunean utzi du epaileak.

Agerraldian izango dira Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea, hiladakoen senide eta lagunak eta txirrindularitza munduko zenbait ordezkari. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!