Santioak 2019

Euritan ari dira ospatzen "Santiotan Kantari" kantujira

Aiurri 2019ko uzt. 27a, 14:04

Euria izaten ari da gaurko protagonista eta horregatik, Errebote plazan ospatu da "Santiotan Kantari" kantujira. Hala ere, dantzarako eta kanturako gogoa ez dira falta izan. Besamotza konpartsako kideek ere hartu dute parte kantujiran erraldoiekin, buruhandiekin eta ipotxekin dantzan arituz.

Bazkaria Bearzana pilotalekuan izango dute. Arratsaldean jarraituko erromeri festak Oinkari dantza taldeak antolaturiko sagardo eta pintxo dastaketarekin, Txermingo ikastolan. Bertan emango zaio amaiera kantujirari. Gero giroa alaitzen Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak egongo dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!