Dianaren ondoren, ateak zabaldu ditu arratsaldera arte Malkar plazan zabalik egongo den VIII. Eskulangintza azokak. Herriko artisau ugarik parte hartu duen artisau azoka txikiagoa ere izan da Berdura plazan. Eta nola ez, buruhandi, ipotx eta erraldoien konpartsak, haur, gazte nahiz heldu, jende asko erakarri du kalez kale. Musikak ere izan du bere tartea; Pick A Bear musikariarekin nahiz Andaingo Gora Kaletxiki bandaren emanaldiekin. Arratsaldean jarraituko du festak Villabonan.
16:00 Bola tiraldia helduentzat, Olaederrako bolatokian.
16:30 Pilota txapelketa finalak: Emakumezkoak binaka, paleta goma binaka, eskuzko nagusien Santio Txapeleketa Bearzana frontoian.
19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa Txermingo ikastola azpian.