Elbarrenako jaiak 2019

Ur eta kolore festa, haurren gozagarri

Ainhoa Arozena 2019ko ira. 9a, 15:44

Haurrak goitik behera busti eta hauts koloretsuekin koloreztatuta etxeratu dira gaur eguerdian Zizurkilen. Harrera beroa izan dute haientzat prestatutako jolasek eta eguraldia lagun, tarte atsegina igaro dute goiz eta eguerdi partean. Bazkalaurretik, buruhandien aurretik korrika ere ibili dira.

Gaur festak amaitu aurretik, ekintza ugari izango da oraindik Elbarrenan:

16:30 Jubilatuen dantzaldia
18:30 III. Patata tortilla lehiaketa
20:30 Melokotoi sariak
22:00 Bertso saioa: Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!