Ander Barandiaran amasarra hirugarren, Ordiziako Gazta Lehiaketan

Ainhoa Arozena 2019ko ira. 11a, 14:54

Euskal jaien baitan, Azoka Berezia eta Idiazabal jatorri izendapeneko Gazta Lehiaketa burutzen ari dira gaur Ordizian. Ander Barandiaran amasarrak hirugarren saria eskuratu du lehiaketa entzutetsuan.

Hamalau gazta sailkatu dira finalerako eta horien artean, Julen Arburua baztandarrak jaso du sari nagusia, ardi latxaren esne gordinarekin egindako artzainen Gazta Lehiaketan. Joseba Insausti ordiziarraren gazta bigarren lekuan geratu da eta hirugarrenean, Ander Barandiaran amasarrarena. Ardiekin lanean hasi zenetik, Idiazabalen bizi da Ander eta, Edurne Mujika amaren laguntzarekin, bertan egiten dute Gaztañaditxulo gazta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!