Asteasuko Aitzondo elkartearena isats gisatu onena

Aiurri 2019ko ira. 14a, 13:42

24. urtez ospatu da Irrintzi elkarteak antolaturiko azoka berezia Txermingo ikastolaren aterpean. Postuak jarri dituztenen artean hiruri saria eman zaie, hala nola Mariana Roscari, Ramirezi eta Kaoriri.

Isats gisatu lehiaketan zazpi elkartek hartu dute parte aurtengoan. Elkarte bakoitzak bere sekretuekin, mimo eta maitasun handiz prestatu dute isats gisatua, ondoren epaimahaikideek dastatu eta onena zein den erabakitzen dute. Tarte horretan jakin-min handia pizten da bai elkarteko kideen artean bai bertaratu direnen artean. Isats horiek Irrintzi elkartean dastatuko dituzte bazkaltzen.

Irabazleen zerrenda:

  1. Aitzondo.
  2. Beertoki.
  3. Irrintzi.
  4. Behar Zana.
  5. Urkamendi.
  6. Ubane.
  7. Zunbeltz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!