Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Beñat Iguaranek lortu du puntu gehien Amasa-Villabonan

Aiurri 2019ko ira. 15a, 21:00
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena jokatu da gaur Amasa-Villabonako Gurea Antzokian. Sarrera guztiak agortuta eta aretoa bertsozalez beteta zegoela, final-laurdenetarako txartela lortu du Beñat Iguaran amasarrak.

Beñat Iguaranekin batera, Iban Urdangarin, Iñigo Mantzizidor, Maialen Akizu, Odei Lopez eta Oier Etxeberria aritu dira kantuan.

Beñat Iguaranek lortu ditu puntu gehien bere herrian, 440,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Amasa-Villabonako puntuazioak:

  • Beñat Iguaran Amondarain...............440,5
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga.............433,5
  • Maialen Akizu Bidegain....................432,5
  • Iban Urdangarin Lardizabal..............420,5
  • Oier Etxeberria Zubimendi................408,5
  • Odei Lopez Larrauri............................392,5

Aurkezle lanak Eresti Oiarbide Muruak egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!