Aldibereko itzulpen zerbitzua, Udaleko Osoko Bilkuratan

Aiurri 2019ko ira. 26a, 09:17

Amasa-Villabonako Osoko Bilkuratan itzulpen zerbitzua eskaini zaie orain artean euskaraz ondo ulertzen ez zuten zinegotziei. Aurrerantzean, herritarrei ere zuzenduko zaie zerbitzu hori.

Udalak bi aurikular edo entzungailu berri erosi ditu batzarretara gerturatzen eta euskaraz ulertzen ez duten herritarrei zuzenduta. Gaztelaniarako aldibereko itzulpena jasoko dute. Hileko azken asteartetan izaten dira batzarrak, arratsaldeko 19:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!