Zarauztarrak txapeldun Udazkeneko Bolo Txapelketan

Aiurri 2019ko ira. 28a, 15:46

Jexux Atorrasagasti eta Sergio Aristi izan dira garaile Udazkeneko Bolo Txapelketan. Pasa zen asteburuan ekin zioten Behar Zana elkarteak antolatutako txapelketari eta gaur egin dituzte azken tiraldiak. Martzelino Agirre eta Egoitz Berasategi segurarrak lehiatu dira finalean zarauztarren aurka.

Giro ederrean pasa dute goiza Villabonako bolatokira gerturatu direnek. Finalak emozio polita izan du eta Sergio Aristi zarauztarrak egindako tiraldi ikusgarriak erabaki du garaipena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!