Motor-gidaria zendu da N-1 errepidean, Amasa-Villabonarako sarreran

Aiurri 2019ko urr. 12a, 17:15
N-1 errepidea, Amasa-Villabona parean.

Ostiral gaueko 22:40etan istripua gertatu zen N-1 errepidean, Tolosatik Donostiarako noranzkoan, Amasa-Villabonarako lehen sarreraren parean. 26 urteko motor-gidaria zendu zen bertan, lurrera erorita.

Ertzaintza istripuaren nondik norakoak aztertzen ari da, ezbeharraren arrazoiak argitu nahian. Modu horretan, gertaeren inguruko informazioa eman dezaketen lekukoei dei egin die, Gipuzkoako Ertzaintzaren Trafiko Unitatearekin harremanetan jar daitezen, 943 539 119 telefono zenbakira deituz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!