Gipuzkoako erresidentzietako langileen mobilizazioak aurrera darrai

Aiurri 2019ko urr. 14a, 15:00

Urriaren 7tik mobilizazioak antolatzen ari dira Gipuzkoako erresidentzietako zaintzaileak, ELA euskal sindikatuak deituta. Gaur Tolosan ekin diote protestei eta eguerdian Villabonara etorri dira bi autobusetan.

Villabonan Santiago egoitzan ekin diote mobilizazioari "Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu!" lemapean. Herrian barrena, alde zaharrean sartu eta Errebote plazara iristean argazkia atera dute. Ondoren, herritik zehar joan dira protestan. Lan baldintzak hobetzeko eskatzen jarraitzen dute, eta horretan jarraitzeko indartsu daudela adierazi dute. Bertan izan dira Amasa-Villabonako alkatea Beatriz Unzue, alkateordea Xabat Laborde eta gizarte gaietako zinegotzia Arantza Lopez. Twitter kontuan zaintzaileen protestekin bat egin dute:

Hurrengo mobilizazioak
Bihar, urriak 15, Errenterian izango dira; asteazkenean, Eibarren eta Elgoibarren; ostegunean Azkoitian eta Azpeitian eta ostiralean Donostian amaituko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!