Eneko Maizek Superprestige Txapelketa jokatuko du

Trinkete modalitatean nahiz banaka Munduko Kopa jokatzen ari da Eneko Maiz billabonatarra Frantzian. Bertan dagoela jaso du Superprestige Txapelketa jokatuko duenaren berria.

Iparraldean banakakoa trinketeko Superprestige Txapelketa jokatzeko gonbidatua izan da. Txapelketa jokatuko duen lehen pilotari gipuzkoarra da Maiz eta hegoaldeko bigarrena. Garazin jokatuko da azaroa eta abendua bitartean.

Superprestige Txapelketa pilotari onenek jokatuko dute eta Behar Zana elkarteko adierazi dute "aukera aparta" izango dela Maizentzat. Alderaketa bat egin dute zer nolako mailan jokatuko duen azaltzeko: "Altuna III. arekin, Irribarriarekin, Bengoetxearekin eta maila bereko pilotariekin jokatzearen parekoa da, baina trinketeko onenekin.

Munduko Kopako lehen partida irabazita

Atzo, urriak 19, hasi zen Munduko Kopa, Pauen (Frantzia). Dariel Leyva kubatarrari irabazi zion lehen partida 15-2 eta 15-2 emaitzarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!