Hildakoei loreak eskaintzeko eguna gaurkoa

Aiurri 2019ko aza. 1a, 12:22

Azkeneko autobusa 14:00etan jaitsiko da Amasatik Villabonara. 12:30etan eta 13:30etan azkeneko bueltak egingo ditu autobusak Villabonatik.

Santu guztien eguna da gaurkoan eta herritar ugari igo dira Amasara hildako senitartekoei loreak eskaintzera. Asko oinez igo dira hilerrira eta beste batzuk, berriz, Amasa-Villabonako Udalak ipinitako autobusean.

Autobusen ordutegia
Puntuero du irteera autobusak Amasatik eta terdiero Villabonako Olaederra kiroldegitik. 14:00etan egingo du azken bidaia autobusak Amasatik Villabonara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!