Iraitz Arrospide bigarren, Behobia-Donostia lasterketan

Ainhoa Arozena 2019ko aza. 10a, 11:21
Iraitz Arrospide, Amasa-Villabonako Udalak irailaren 13an eskaini zion omenaldiaren egunean.

Duela minutu gutxi helmugaratu dira Behobia-Donostia lasterketako lehen korrikalariak. Esprint estu baten ondoren, Chakib Lachgar errenteriarrak irabazi du lasterketa (1:00:57), eta Iraitz Arrospide billabonatarra bigarren lekuan helmugaratu da (1:01:02). Ivan Fernandez arabarra, berriz, hirugarrenean (1:01:11). Datozen bi orduetan, etenik gabe iritsiko dira orain korrikalariak Donostiako Boulevardeko helmugara.

Pena eta poza azaldu ditu lasterketa bukatu ondorenean Iraitz Arrospide billabonatarrak; aste osoan zehar presio handia sentitu duela adierazi du, esperantza handiak jarrita zeudelako beregan. Eta amaieran ezin izan diola Lachgar korrikalariari irabazi, oso azkarra delako. Baina poza ere erakutsi du, oso lasterketa ona egin duelako beste behin ere. Abenduaren 1ean burutuko den Valentziako maratoian Joko olinpiarretarako txartela du jokoan. Helburu handi horri begira dago, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!