SamartiƱak 2019

Herri bazkaria izan da Amasako jaien azken egunean

Aiurri 2019ko aza. 16a, 16:34

400 lagun inguru bildu dira udal pilotalekuan herri bazkarirako. Bertsolariekin emango diote amaiera San Martin jaiei.

14:00etan hasi dira herritarrak pilotalekura sartzen eta lekua hartzen bazkarirako. Haurrak, gazteak nahiz helduak elkarrekin bazkari eta giro ederraz gozatzeko tartea izan dute.

Gaurko egitaraua
19:00etan hasiko da bertso-saioa elizan. Hauexek dira bertso-saioan parte hartuko duten bertsolariak: Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre. jardungo da.

Ondoren, Martina sorgina agurtuko dute hurrengo urtera arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!