Kilometroak 2020

2020ko Kilometroak jaiaren lelo, logo, eta maskotaren aurkezpena

Aiurri 2019ko aza. 18a, 11:48

Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak, 'Pinpilinpauxaren bidea' ipuina sortu zuen propio Kilometroak jaiaren aurkezpen-ekitaldirako. Olaederra kiroldegiko jaialdian irakurri zuen, dotore, Oinkari dantza taldeko bi dantzariren konpainian. Jarraian aurkeztu ziren 2020ko Kilometroak jaiaren logoa, leloa eta baita Pauxa maskota ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!