Aizkardi Mendi taldearen XXXVI. Mendi Astea, ate joka

Aiurri 2019ko aza. 22a, 09:25
Aizkardi mendi taldeko kideak Iparlara eginiko irteera batean. Hutsik egin gabe antolatzen dute urtero Mendi Astea, aurten 36.a.

Azaroaren 25etik abenduaren 1era luzatuko da Aizkardi mendi taldearen XXXVI. Mendi Astea. Ikus-entzunezko guztiak Gurea antzokian eskainiko dira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa izango da. Egitaraua, jarraian:

Azaroak 26, asteartea
-Finlandia hartz eta otsoekin lotan, Iñaki Atxaren eskutik.

Azaroak 27, asteazkena
-Barneko gailurrak, Alex Areizagarekin.

Azaroak 28, osteguna
-Pumori mendiaren alaba, Unai Ugartemendiarekin.

Azaroak 29, ostirala
-Suitzan ere hotz Oberland eskiz, Gorka Lopezen eskutik.
-Ondoren argazki-rallyko irabazleei sari-banaketa.

Abenduak 1, igandea
-Mendi ibilaldia. 08:30ean Olaederra kiroldegitik abiatuta.

Bestalde, azaroaren 25etik 28ra, argazki rallyko lanen erakusketa ikusgai egongo da Gurea antzokiko sarreran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!