Antton Pebet memoriala 2019

Antton Pebet memoriala, final-laurdenei begira

Ainhoa Arozena 2019ko abe. 7a, 09:42

Atzo, abenduak 6, jokatu zen Antton Pebet memorialeko bigarren jardunaldia; final-zortzirenetako 3 eta 4. partidak, hain zuzen. Hurrengo asteburuan, final-laurdenen txanda izango da.

Iñaki Lizaso billabonatarra, Antton Pebeten pilota bikote izana, Aldave nafarrarekin batera, Ioritz Egiguren tolosarra eta Albizturko Telletxearen aurka aritu ziren lehen partidan eta Egiguren-Telletxea bikoteak irabazi zuen ia ordubete iraun zuen partida, 22-11 emaitzarekin. 

Asteasuko Urbieta anaiak Murua eta A. Elizegiren aurka (Lerena eta Iruritak ezin izan baitzuten jokatu) lehiatu ziren bigarren partidan, eta bigarren bikoteak irabazi zuen norgehiagoka, 22-14 emaitzarekin.

Datorren asteburuan, abenduaren 14 eta 15ean jokatuko dira final-laurdenak Bearzana pilotalekuan, goizeko 11:00tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!