Anders Galleryren bigarren urteurrena ospatzeko festa, abenduaren 15ean

Ainhoa Arozena 2019ko abe. 13a, 10:15
Ander Ortiz de Murua, 'Besarkada' lanaren aurrean, Errota kaleko tatuaje eta arte galerian.

Arders Gallery tatuaje-denda eta arte-galeriak bigarren urteurrena beteko du Villabonako Errota auzoan eta Ander Ortiz de Murua arduradunak, urteurren-festa antolatu du bezero nahiz herritarrei “beti hor egoteagatik” eskerrak emateko.

“Anders Gallery familia handia gara eta eskerrak emateko nahia dut”, adierazi du Anderrek. Datorren igandean, –abenduak 15–, beraz, hainbat ekintza izango da, Errota kaleko denda-galerian, 16:00etatik 20:00etara.

Besteak beste, Egoitz Bengoetxea argazkialariak gerturatzen diren bezeroen tatuajeen erretratuak egingo ditu. Edota Beertokiko kideek Kazalis garagardoa eskainiko dute. Sorpresa gehiago ere izango da igande arratsaldean. Dendara gerturatu nahi duenak, zabalik aurkituko ditu ateak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!