Gabonetako argiak piztuz, ekitaldia egingo da iluntzean Berdura plazan

Aiurri 2019ko abe. 13a, 11:36

Gaur, abenduak 13, Gabonetako argiteria piztu eta ekitaldia burutuko da Berdura plazan, 20:00etatik aurrera. Amasa-Villabonako Udalak eta Oria merkatarien elkarteak elkarlanean antolatu dute, Gabonetako argiteriaren finantziazioa ere modu partekatuan egingo baita, duela urte batzuk abiatutako lankidetzari jarraipena emanaz.

Oria merkatari elkarteko kideek nahiz Amasa-Villabonako Udaleko ordezkari gisa, Beatriz Unzue alkateak hartuko dute parte iluntzeko ekitaldian. Dagoeneko ezarrita dagoen Gabonetako argiteria piztuko dute elkarrekin. Era berean, bertsolariak ere izango dira eta gaztainak nahiz txokolate beroa eskainiko dituzte.

Amasa-Vilabonako Udaletik ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzazu diete herritar guztiei eta Gabonen atarian, erosketak herriko dendetan egiteak duen garrantzia azpimarratu dute. "Herriko dendak oso garrantzitsuak dira Amasa-Villabonarako, herriko sektore ekonomiko garrantzitsuena izateaz gain, dendek eta merkataritza txikiak gure herriko kaleei bizitasuna ematen dielako".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!