BiHozkada taldeak "Zure aurrean" diska aurkeztu du herritarren aurrean

Aiurri 2019ko abe. 14a, 16:53

Atzo, abenduak 13, aurkeztu zuen "Zure aurrean" diska berria BiHozkada musika taldeak. Diskako zortzi kantuez gain, grabatu ez dituzten abestiak ere eskaini zituzten, guztira ordubeteko kontzertua eskainiaz. Amaitzean, "beste bat, beste bat" ohikatu zuten ikusleek eta beste hiru abesti eskaini zituzten. Diska erosteko aukera ere izan zen 10 eurotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!