Kilometroak 2020

KMK Ibiltaria erronkan parte hartzeko deia

Aiurri 2019ko abe. 27a, 09:47

2020ko Kilometroak logoa eta leloa ahalik eta gehien zabaltzeko asmotan, KMK Ibiltaria erronka jaurti du Zubimusu ikastolak. Erronka onartzen dutenek, bi aukera izango dituzte: 

  • Dauden tokian daudela, Kilometroak-eko arropa edo osagarriak soinean dituztela argazkiak ateratzea.
  • Korri, punpa, ttak esanez bideo bat grabatzea, pilota jaurtitzen ariko balira bezala.

Erronka onartu eta argazkiak zein bideoak egiten dituztenek sare sozialetan zabaldu behar dituzte, #KMKIbiltaria eta #KorriPunpaTtak hastag-ak erabiliz eta @Kilometroak aipatuz. Nahi dutenek komunikazioa@kilometroak.eus helbidera ere bidali ditzakete irudiak, eta Kilometroak-en arduradunek Kilometroak-en sare sozialetan zabalduko dituzte.

Gabon hauetan eta hurrengo asteetan Pauxak bezala hegalak zabaltzeko deia egin dute Zubimusu ikastolatik: “Gauden tokian gaudela ere, jaurti dezagun pilota han eta hemen, batean eta bestean, Euskal Herrian zein munduko edozein txokotan”.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!