Antton Pebet memoriala 2019

Maizek eta Arbizuk jantzi dute txapela Antton Pebet memorialean

Aiurri 2019ko abe. 28a, 20:50

Pilota partidak ikustera Bearzana pilotalekura hurbildu direnei paper bat banatu zaie, non Antton Pebet memorialeko zazpi urteetako irabazleen izenak agertzen diren.

Gazteen eskuz binakako partida jokatu da lehenik Bearzanako pilotalekuan. Bertan Larrazabal-Uranga bikotea izan da nagusi Alberdi-Etxeberria bikotearen aurka 22 eta 20ko markagailuarekin.

Bigarren partida joko garbikoa izan da. Iparraldeko pilotariak jokatu dute, hain zuzen, Riouspeirous anaiak Driolet-De paredes bikotearen aurka. Partida 40 tantora jokatu da eta Drioletek eta De Paredesek irabazi dute 38-40ko markagailuarekin.

Azkenik, VIII. Antton Pebet memorialeko final handia jokatu da. Tentsio handiko partida izan da. Maizek eta Arbizuk ez dute jakin izan hasieratik partidan sartzen, baina 16 tantora berdintzean amaieraraino iritsi dira. Espinalek eta Alduntzinek, berriz, ondo hasi dute partida, tanto txukunak eginaz eta elkar lagunduaz. Azkenean, 18-22ko markagailuarekin amaitu da VIII. Antton Pebet memorialeko finala. Pilotaririk onena Arbizu izendatu dute.

Tantoz tanto: 1-0/2-0/2-1/2-2/2-3/3-3/4-3/5-3/6-3/7-3/8-3/9-3/9-4/9-5/9-6/10-6/11-6/11-7/11-8/12-8/12-9/13-9/14-9/14-10/14-11/14-12/14-13/15-13/15-14/15-15/16-15/16-16/16-17/16-18/16-19/16-20/17-20/18-20/18-21/18-22.

ANTTON PEBET MEMORIALEKO TXAPELDUNAK

I. Antton Pebet memoriala 2009-2010

Kadeteak:
Artola-Nazabal 22
Olano-Tolosa 18

Jubenilak:
Urretabizkaia-Bereziartu 04
Loidi-Zinkunegi 22

Nagusiak:
Muguruza (Mendizabal III.a ordezkatuz)-Aldape 22
Narbarte-Telletxea 18

II. Antton Pebet memoriala 2013-2014

Kadeteak:
Zubizarreta-Murua 22
Moron-Aizpuru 14

Jubenilak:
Labaka-Erasun 14
Laso-Sarasa 22

Nagusiak:
Santxo-Urruzola 22
Ojuel-K. Galarza 20

III. Antton Pebet memoriala 2014-2015

Kadeteak:
Sein-Aranguren 22
Esposito-Aizpitarte 18

Jubenilak:
I. Egiguren-Aizpuru 22
Zubizarreta-Beloki 09

Nagusiak:
Arteaga II-Gorrotxategi 22
Santxo-Kastillo 15

IV. Antton Pebet memoriala 2015-2016

Kadeteak:
Egiguren V-Murua 22
Iriarte-Ibarloza 15

Jubenilak:
Zubizarreta-Eskiroz 22
Oiarbide-Mariezkurrena 16

Nagusiak:
Ugalde-Telletxea 22
Azpiri-Kastillo 17

V. Antton Pebet memoriala 2016-2017

Gazteak:
Alberdi-Eskiroz 22
Mata-Cordon 06

Nagusiak:
Santxo-Arratibel 22
Urretabizkaia-Santxez 17

VI. Antton Pebet memoriala 2017

Nagusiak:
Urbieta-Aranguren 22
Arrieta- Zezeaga 11

VII. Antton Pebet memoriala 2018

Nagusiak:
Salaberria-Balerdi 22
Apezetxea-Murgiondo 08

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!