Gabonak 2019

Amasatik Villabonara etorri dira Errege Magoak

Ainhoa Arozena 2020ko urt. 5a, 20:32

Ohi denez, Errege Magoak Amasatik Villabonara etorri dira aurtengoan ere, trikitilari eta pandero-joleak, baserritar gazteak, danbor eta tronpeta-joleak nahiz laguntzaile edo pajeak inguruan zituztela. Herritar ugari bildu da kabalgataren inguruan.

Herriko kale guztiak zeharkatu ostean, Bearzana pilotalekuan amaitu dute ibilbidea eta haur nahiz gaztetxoei muxuak banatzen ari zaizkie uneotan. Jesusen Bihotza parrokiako kideek antolatu ohi dute ekimena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!