Azoka Pedagogikoa, Fleming herri eskolaren eskutik

Ainhoa Arozena 2020ko urt. 19a, 10:29

Fleming herri eskolako kideek Azoka Pedagogikoa antolatu zuten atzo eguerdian Malkar plazan, eskolaren 50. urteurrena dela eta. 

Bost gunetan banatuta, eskolan egunerokoan erabiltzen dituzten proiektu berritzaileak erakutsi zituzten atzokoan, azokaren baitan: xakea, hizkuntza, robotika, matematika manipulatiboa eta Haur Hezkuntza.

Guraso Elkarteko kideek, eskolaz kanpoko ekintzen berri emateaz gain, 50. urteurrenari lotuta kaleratu dituzten kamiseten eskaerak jaso zituzten. Taloak dastatzeko aukera ere izan zen, Eko Talo taldeko kideen eskutik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!