2020/03/24 20:00

Dokumentalak

'Muga deitzen da pausoa' dokumentala

'Muga deitzen da pausoa' dokumentala
Gurea Zinema, Amasa-Villabona

Zuzendaria: Maider Oleaga. Iraupena: 79'. Azpitituluak gaztelaniaz.

Bi emakume Donostiako etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak.

Muga Deitzen da Pausoa, trailer from Maider Oleaga on Vimeo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!