2020/04/21 20:00

Dokumentalak

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala
Gurea Zinema, Amasa-Villabona

Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi. 2019 urtea. Hizkuntza: Euskara, gaztelaniazko azpitituluak. Iraupena: 66'.

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran.
Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen.

Informazio gehiagorako klikatu dokumentalaren webgunean: [Ez, eskerrik asko!].

  • Sarrera: 2 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!