2020ko herritarren parte-hartze prozesuaren aurkezpen publikoa

Aiurri 2020ko urt. 29a, 13:50

2020ko Udal aurrekontuei dagokionez, amasar eta billabonatarrek 400.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute. Bide horretan, gaur, urtarrilak 29, herritarren parte-hartze prozesuaren eta herri galdeketaren aurkezpen publikoa egingo da Subijana etxean, iluntzeko 19:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!