Jai batzordearen bilera, ostegunean

Aiurri 2020ko ots. 26a, 10:08

Santio jaiak prestatzeko, martxan dira jada jai batzordearen bilerak. Otsailaren 27an, ostegunarekin egingo dute hurrengo bilera, 18:30ean hasita, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Honako gaiak sartu dituzte bilerarako deialdian:

• 2020ko Santio jaietako egitaraua ixtea.

• Txupinazoa jaurtitzeko proposamenen azterketa egitea.

• Kontzerturako proposamenak jasotzea.

• Bestelakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!