Udaberriko ikastaro eskaintza

Aiurri 2020ko ots. 26a, 11:39

Udaberriko kultur ikastaroen eskaintzaren berri eman du Amasa-Villabonako Udalak. Otsailaren 26tik martxoaren 6ra zabalik egongo da izena emateko aukera.

Oinarrizko argazkigintza eta hobekuntzakoa, serigrafia, hurbileko sukaldaritza, eta sendabelarrak eta etxeko botikin naturala osatzen ikasteko ikastaroa; horiexek dira Amasa-Villabonako Udalak eskainiko dituen aukerak.

  • Oinarrizko argazkigintza: Apirilaren 21etik maiatzaren 26ra, astearteetan, 19:00etatik 21:00etara, Amasako Kultur etxean. 35 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 45 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Egoitz Bengoetxea.
  • Argazkigintza (hobekuntza): Apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara, Amasako Kultur etxean. 35 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 45 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Egoitz Bengoetxea.
  • Serigrafia: Maiatzaren 5etik 26ra, astearteetan, 18:30etatik 21:30etara, SACEMgo serigrafia tailerrean. 40 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 50 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Virginia Ameztoy.
  • Hurbileko sukaldaritza. 3 orduko ikastaroa, apirilaren 27an, 19:00etatik 22:00etara, Behar Zana elkartean. 25 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 30 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Javi Rivero.
  • Sendabelarrak eta etxeko botikin naturala. Martxoaren 10etik ekainaren 16ra, astearteetan, 10:00etatik 12:00etara, Amasako Kultur etxean. 70 euro Villabonan erroldatutakoentzat, 85 euro gainerakoentzat. Irakaslea: Izaskun Gurrutxaga.

 

Udaletxeko Zuretzat bulegoan eman behar da izena, tsailaren 26tik martxoaren 6ra, 08:00etatik 14:00etara.

943 692 100 / zuretzat@villabona.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!