Badator berrogeita hamabigarrena

Aiurri 2020ko mar. 4a, 10:37

Martxoaren 29an izango da  Aizkardi mendi taldearen 52. Ibilaldi neurtua. Azken urteotako ohiturari jarraiki, bi ibilaldi antolatu dituzte: 23 kilometrokoa bata, 43koa bestea. Ordulariak udaberriko ordura ekarrita, goizeko 07:00etan abiatuko dira ibilaldi luzeko kideak Malkar plazatik, ordubete geroago ibilaldi laburrekoak.

  • Ibilaldi luzea
    *IXX. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria.
    -Desnibela: 2.600 metro.
    -Iraupena: 10 ordu (ggb).
    -Irteera: 07:00.
    -Ibilbidea: Villabona (61m), Otsabi (110m), Komizar (200m), Meaka (530m), Belabieta (675m), Ibingo langa (611m), Belabietatxiki (744m), Urdelar (857m), Mugaga (685m), San Lorentzo (803m), Gorosmendi (665m), Ipuliño (929m), San Anton (499m), Uliko Borda (850m), Arburu (780m), Erroizpe (802m), Berrobi (155m), Uzturreko gurutzea (665m), Artxipiagako langa (566m), Loatzo (635m), Villabona.
  • Ibilaldi laburra
    -Desnibela: 1.100 metro.
    -Iraupena: 6 ordu (ggb).
    -Irteera: 08:00.
    -Ibilbidea: Villabona (61m), Otsabi (110m), Komizar (200m), Meaka (530m), Belabieta (675m), Ibingo langa (611m), Belabietatxiki (744m), Urdelar (857m), Mugaga (685m), Olantzako borda (656m), Kiriko arkaitza (536m), Ibarrolako erreka, Urdausurbilgo borda (410m), Kanal handia (300m), Mandabideta (240m), Lastur parkea (175m), Arratzain (115m), Villabona.

  • Izen-ematea
    -Martxoaren 27ra arte, astelehenetik ostiralera, 649 71 71 82 telefono zenbakian, 20:00-22:00.
    -E-mailez: www.aizkardi.com
    -Egunean bertan, abiatu aurretik, Malkar plazan.

  • Amaieran, dutxa zerbitzua eskainiko da.
  • Oparien zozketa egingo da arratsaldean, ibilaldia amaitzen duten guztien artean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!